Umore onean jartzeak ez baitu preziorik, balia gaitezen azken egun hauek eskaini azauaz. Eta berdin, Baionako gertakariez ar gaitezen.
Berriz ere errana izanen da euskal herritarren izaera tzar eta biziegia dela, tolerantzia eskasarekin Gidari handi bat datorrelarik egiaren banatzera. Umorea kamustua sentitu dutenek gehitzen dute ere ez dugula abandonatzen terrorismoarentzeko tirria, independistek errautsarenpean su hazia gordetzen dutela. Hots, president-presidentegai baten inguruko kontakizuna da, horrek ulertzen ez duela bereganako maitasun eskasa. Bost Kantoinetako txoko polita! Hainbeste urtez hiriko bizi eta mugimenduen bidegurutzea. Geroztik debekatua da hor edozein paperen banatzea, mitin edo besterik egitea. Hor Grenet auzapez-diputatuaren ongietorria, baina laster utziz bere Jauna bakarrik: esker txar zerbait ote? Zer bidaia gero Espainiako karrikari buruz! Bizkarzainez inguratua, CRS konpainia bat gerizatzaile... atx! Hori ote da demokrazia batean buruzagi politiko baten modua? Villepinek zion ostiral honetan hau gaitzeste orokor baten ageri argia dela. Eta MAM ministro ohia Bar du Palais horretan, haur tzar bati bezala so, menturaz Tunisiako jende osteak gogoan?
Irudien kapituluan ere Raxoi buruzagi espainiarra Bruselara heltzen, makila bat irentsi balu bezala bere %22ko langabeeen etorkizuna bankuen kudeatzaileeen esku ematen. Hor ere Putin igandeko hauteskundeen bezperan erakusten besteek baino iruzur gutiago egiten dituela: hots, pekatu benialetan dabilela.
Pertsonaia batzu Barnum Circus-eko piztien artean... En avant la musique!
Maratila
Barnum Aroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu