Aritz Galarraga.
Komunikazioa. Ekografiak

Bata bestearen aldean

2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Har dezagun egun bat ausaz. 2012ko uztailaren 3a, adibidez. Hauxe duzu ETB1ko programazioa: 06:15: Marrazki bizidunak. 06:55: Bidaide. 07:50: Yes we jai!. 08:20: Ai ama! 08:55: Euskal Herritik. 09:30: Ibiliz. 09:55: Haratago. 10:35: Bidaide. 11:30: Bost txakur eta... 12:05: Martin. 12:35: Goenkale. 13:35: Oihaneder bere saltsan. 14:00: Gaur egun. 14:10: Eguraldia. 14:15: Frantziako Tourra. 17:30: Yes we jai! 18:00: Zaldi jauziak. 18:50: Haratago. 19:40: Iparraldearen orena. 19:50: Eguraldia. 20:00: Gaur egun. 20:50: Eguraldia. 21:00: Oihaneder bere saltsan. 21:25: Mr.Bean. 21:50: Yes we jai! 22:25: Goenkalez blai. 01:00: Haratago.

Eta beste hau, egun bereko ETB3koa: 08:05: Doraemon. 09:20: Hirukiak. 10:10: Shaun arditxoa. 10:25: Etxekaltetxoak. 11:10: Martin Mistery. 11:50: Doraemon. 12:35: George oihanekoa. 13:15: Abeltxoroak. 13:40: Doraemon. 14:25: Pingu. 14:45: Altza, porru! 15:40: Doraemon. 16:30: George oihanekoa. 17:10: Doraemon. 17:55: Ninja dortokak. 18:40: Doraemon. 19:25: Martin mistery. 20:05: Shin Chan. 20:50: Megaman. 21:45: Doraemon. 22:30: Ziriborroak. 22:40: BBK Live 2011. 23:40: Ahotsenea. 00:40: Breaking bad.

Barkatuko didazue korroskada, bi kateon programazioa gordinik ekarri izana, baina irudipena daukat batzuetan ez garela gauzen esanahiaz erabat konturatzen. Ni neu ere grafikoki bata bestearen aldean jarri ditudan arte ez naiz jabetu egoeraren larriaz. Ikus dezagun: ETB1ek %1,4ko ikusle kuota izan du ekainean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. ETB3k %1,1eko ikusle kuota izan du ekainean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Ikus dezagun berriz: ETB1ek, %1,4; ETB3k: %1,1. Eta, Urtzi Urkizu datuok biltzen fin aritzen den BERRIAko kazetariak ohartarazi digun bezala, eskerrak buruz buruko esku pilota finalak %20ko ikusle kuota izan zuen ETB1en. Partida hori kenduta, bestela, ETB3 are gertuago geldituko bailitzateke ETB1etik.

Inork berri on edo txar bat ematen didanean bezalaxe nago orain —bai, berri inokuoak baino ez ditut ongi jasaten—: zer esan, zerbait gehiago esan behar ote den. Baikorrenak aitortuko dizu datu positiboa dela ETB3 ETB1etik gero eta gertuago egotea, etorkizuneko ikus-entzule euskaldunak ziurtatzen ari baikara hala. Errealistenak esango dizu, ordea, ea horrela bukatzeko hasi ote genuen ditxosozko euskal telebista publiko bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.