gorka julio
Komunikazioa. Irlen sarea

Batasuna

2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Orain arte bagenekien gaitasun handia zuten sakelako telefonoak genituela, baina laster badirudi gure ordenagailua poltsikoan daroagulaesatea ez dela erretorika hutsa izango. Badirudi Ubuntu (http://ubuntu.com) eta Android (http://android.com) baturik, horixe dela lortu nahi dutena. Zure telefonoa ordenagailura konektatu, eta automatikoki zure Android gailua bera baina Ubuntu sistema eragilearekin izango duzula pantailari eta teklatuari loturik. Ordenagailua,zure telefonoa izango da.

Aukera interesgarria da, sakeleko, eramangarri eta mahai gainekoaren arteko ezberdintasun horiek hautsiko lituzkeelako. Hala ere, noski, ez da jende guztiarentzat izango hasieran, eta denbora apur bat emango du hori martxan jartzeak. Sakelako telefonoek gaitasun nahiko izan beharko dute, lehenik; jada askok badute, baina oraindik gehiago beharko dute.

Sakelako eta mahai gainekoaren arteko bat-egite horrek jadanik eta maila ez-fisikoan ematen ari den posta elektroniko eta telefonoaren arteko bat-egitean sakontzen du. Identifikazio sistema bezala, gero eta ohikoagoa da posta elektronikoa eta sakelakoak bat egitea. Hor koka genitzake Googlek gure sakelakoaren zenbakia lortzeko gogoa edota Whatsapp aplikazioa. Horrek beste dimentsio bat, fisikoa, ematen dio fusio honi.

Horren gauza onekin batera, gauza txarrak ere badatoz. Gauza onen artean, sakelakoek eskaintzen dituzten tresna guztiak, mahai gainetik telefonoak dituen aukerak, deietatik hasita, erabiltzea kasu. Alde txarrak, aldiz, gure ordenagailua poltsikoan denbora guztian eramateak sor ditzakeen segurtasunarazoak daude. Zer gertatuko litzateke gure sakelakoa galduz gero?

Edozein kasutan, jende gutxik aurreikusten zuen aukera interesgarri bat irekitzen du Ubuntuk, azkenean martxan jartzen bada. Proiektu gisa, Ubuntu bere interfazearen azken aldaketagatik kritika nahik0o jasotzen ari zenean, mugimendu interesgarria.

Ezin ahaztu, hori posible izateko arrazoi garrantzitsuena eta bakarra; Ubunturen eta Androiden bihotza, kernel-a. Biek kernel bera (edo oso antzekoa) izango dute. Software libreak, beste gauza askoren artean, berrikuntzari ateak irekitzeko duen gaitasuna erakusten digu beste behin ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.