edurne elizondo
Sanferminak Iruñean. Nire lagunaren lagunak dioenez

Caravinagre ez da kontent

2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Nire lagunaren lagunak dio haren lagun baten omenez jarri ziotela Caravinagre izena Iruñeko kiliki ospetsuenari. Sanferminak ez ditu batere maite, eta ozpinduta ematen ditu egun hauek. Ez baita erraza, sanferminak maite ez dituenarentzat, bestei aurre egin, eta urdaileko ultzera ez garatzea hilaren 14a ailegatu baino lehen.

Nire lagunaren lagunak dio begiak erdi itxiz gero goibel beltza sumatzen ahal dela haren lagunaren buru gainean. Tximistak ikusi, eta trumoi hotsak entzun daitezkeela, harengana hurbilduz gero.

Nire lagunaren lagunak dio inork ezin izan duela baieztatu, baina iaz bestak bertan behera uzten saiatu zela. San Fermin bahitzeko plana egina omen zuen. Santu beltzararen irudia ordezkatzeko Bob Esponjaren panpina aurkitu omen zioten bizkarzorroan. San Lorenzo elizako teilatuan aurkitu zuten, San Fermin kaperan sartzeko sokari eusten. Ez zuen lortu. Eta Caravinagre inoiz baino serioago da aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.