Aurelia Arkotxa.
Maratila

Diglotak

2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Korsikeraren egoeraz, eta korsikar nortasunaz, mintzo zaigu Jacques Thiers Nortasun papera(k) (Papiers d'identité(s)) saiakeran. Abisua-n (Avertissement) dio ikerketa-ekintzan (recherche-action) kokatzen dela lana. Dio ere, itxura guzien arabera 1988ko lehen edizioak ukan zituen bezainbat eraso ukanen dituela 2008ko bigarren edizio honek. Egia erran, erasoak ez direla sekulan gelditu aitortzen du (Depuis 1988, les attaques n'ont pas cessé). Zergatik? «… hizkuntzaren erabileraren errealitateaz diren argitze-lanak, beti eta non nahi pentsamenduaren akademismoentzat, nagusiki entzuten diren diskurtsoentzat, Savonarole ttipien eta minduen konformismoentzat, trabak direlako». Demagun, adibidez, elebidun terminoa. Elebiduntasuna hitza nabarmenki polisemikoa dela argi da. Anitzetan, antinomikoak diren konotazioak badituela hitzak, ere. Hau guzia gizartean, azpiz, jokoan diren borroka ideologikoen ispilu delarik: «… egun, korsikar hizkuntzaz diren diskurtso guziak, nahitaez ideologia batek edo besteak konnotatuak dira» (… tout discours sur la langue corse est aujourd'hui nécessairement connoté par telle idéologie ou telle autre). Gogorarazten du 1980ko hamarkadan Institut national de la statistique et des études économiques-ko agentziak (I.N.S.E.E.) korsikarrei egin zien galdera hau : «Korsikeraz mintzo ote zara?». Eta azpimarratzen du %80ak erantzun zuela: «bai »... Eta korsikeraren defentsako elkarteek aldarrikatu eta salatu zutela inkestaren emaitza, «hanpatua» zelako... Konflikto linguistikoaren adierazle, hau guzia: «Korsikarrak dudarik gabe diglotak baitira»...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.