Elikagai bilketa

Elkartasunez betetzen ari dira saltokietako orgak

2017ko azaroaren 24a
13:12
Entzun

Kontserbak, gosaltzekoak, prestatutako janaria, olioa... hainbat produktu biltzen ari dira Ipar Euskal Herriko 40 supermerkatutan, eta astelehenean Baionako Elikagai Bankura bideratuko dute bildutako guztia. Jendearen erantzunarekin kontent dira oraingoz laguntzaileak, bakoitza bere ahalen arabera ematen ari baita. Guztira, 400 boluntario ari dira jendeak elkartasun keinu egin dezan animatzen eta emandakoa bakoitza bere tokian ezartzen.

Urtea ozta-ozta bukatzen dute Baionako Elikagai Bankuan. Iaz, 112 tona bildu zituzten, eta gehiagoren beharra dagoela ikusi dute; hori dela eta, aurten kopuru hori gainditu nahi dute. Elikagai bankuak 30 elkarte elikatzen ditu, eta, guztira, 6.600 pertsona laguntzen dituzte.

Bihar ere bilketarekin jarraituko dute, saltokien ordutegiaren barruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.