Aurten ere, batzuek jakingo duzuenez, Olatu Talka (http://olatutalka.eu) ekitaldia ospatuko da Donostian, kulturaren hiriburuaren bueltan. Ekitaldi hori dela eta, herriko erakunde, talde eta banakoak kalera aterako dira, eta hainbat ekintza antolatu dituzte.
Aurten, ordea, ezberdina izango da, Donostiako ekintzez gain, kanpokoak ere barneratuko dituelako ekitaldiak. Urte askotan herri ekitzei kulturaren sormenean ukatu zaion rola berretsi, aitortu eta ikusarazteko balio dutela uste dut. Egun bakar batzuetan, herrian konplexuak diren dinamikak erakusten ditu ekitaldiak, eta, horregatik, oso positiboak dira.
Ikusarazte horretatik harago, ekitaldi jakin horretaz gain, instituzioei herri kultura sustatzen jarraitzeko eskatzeko ere balio behar du. Aurtengo ekintzen barruan, teknologiarekin estuki lotuak diren bi saio interesgarri daude: Eraldalab eta Kabia, hain zuzen ere.
Eraldalab (http://eraldalab. net) gai jakin bati lotutako laborategi parte-hartzailea da. ESLEraldaketa Sozialerako Laborategiak gizarte eraldaketarako teknologiaren potentzialak aztertu, eta jendartearen eraldaketarako aplikazio praktikoak bilatu eta esperimentatzeko guneak dira.
Kasu honetan, teknologia, euskara eta auzolanean oinarritutako ekintzak landuko dira hitzaldi, tailer eta eztabaiden bidez. Horien inguruan dauden ekintza, ekimen eta komunitateak ezagutu eta eztabaidatuko dira Andoainen, maiatzaren 12an. Amaiera David de Ugartek emango dio, sareei eta P2P iraultzari buruzko hitzaldi batekin.
Kabia (http://kabia.errenteria.net) Errenteriako orube batean Maiatzaren 11tik aurrera jarriko duten egitura arkitektonikoa izango da. Egitura bera lauzpabost hilabetez egongo da jarrita, baina Kabia iraunkor izateko bokazioz jaio da. Bertan, herriko eragile eta interesa duen herritar orok hartuko du parte, denei irekia den espazioa baita. Kreatiboa da, berria delako eta sortzea duelako helburu. Aktiboa da, berritzailea eta parte hartzailea delako. Ingurunea denon artean biziberritzeaz gain, elkarlanean hiria egiteko beste modu bat martxan jar daitekeela erakutsi nahi du, oinarritik abiatu eta oinarrira iritsiko dena.
Mezu negatiboak nagusidiren egoeran, etorkizunak marrazten ari diren eraldaketarako 2 habia.
Komunikazioa. Irlen sarea
Eraldaketa habiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu