Erlamandoa, drone hitzaren euskarazko hitza da, eta animalia bati egiten dio erreferentzia. Testuinguru horretan gaizki erabilita egon badaiteke ere, gidaririk gabeko hegazkinei egiten dio erreferentzia. Testuinguru militarrean UAV esaten dieten makina hegalari horiek gero eta gehiago ikusiko ditugu, ez bakarrik testuinguru horretan, eta teknologia jende askoren esku egon daiteke.
Drone horien informazioak hedabideetatik iritsi izan zaizkigu orain arte. Azken guda guztietan espioitza lanak egiteko erabiliak izan dira. Azken informazio esanguratsua Iranek harrapatutako dronearena izan da. Bere lurraldean hegaldi legez kanpoko batean ehunka kilometro egin ondoren harrapatzea lortu zuten ( http://tinyurl.com/nyt-us-drone).
Erabilpen militarretik harago, tresnak gauza askotarako erabili ahal dira: kazetaritza, laguntza, jarraipena, bilaketak... Horien erabilera ona edo txarra izan daiteke, baina argi dago gizartean erabiltzen hasten badira, egoera berri bati aurrean egongo garela. Horien erabilera mugatzen saiatuko da legedia, baina une hori iritsi arte gizarteak oraindik aukeradauka horiekin esperimentatzeko eta horien erabilera egokiak pentsatzeko. Legedi murriztaileak datozen momentuan jada eskuratutako eskubideak defendatzeko aukera izateko.
Merkatuan komertziala den AR Parrrot 4 helize dituen helikopteroa da ezagunena. Drone hori iPhone, iPad eta Android bidez gidatu daiteke. Kamerak ere baditu, zure telefonoaren pantailatik gailuak ikusten duena ikusteko aukerarekin. Hardware librea ez bada ere, jendea jada hasi da horren aldaerak bere kabuz egiten eta proposatzen. Horren adibide garbia da http://dronehacks.com/ webgunea.
Baina benetan tresna horiek denon eskura egon behar badute, erabiltzen den hardware eta softwareak merkea ez ezik librea ere izan beharko du. Bakoitzak egiteko eta moldatzeko droneei buruz ikertzeko gogoa baduzu, http://diydrones.com webgunea duzu. Hor proiektu interesgarri asko dago, baita bideo ikusgarriak ere. Horien artean, bi dira proiekturik interesgarrienetakoak Arduplane (http://tinyurl.com/arduplane) eta Arducopter (http://tinyurl.com/arducoptero).
Ikertzeko gogoa duenak, badu hainbat aukera. Niri, behintzat, irudimena dantzan jartzen zait, tresna horiek eman ditzakeen ahalbideetan pentsatzen; zuri?
Komunikazioa. Irlen sarea
Erlamandoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu