Aurelia Arkotxa.
Maratila

Hannah Arendt 2

2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Hannah Marbourgeko unibertsitatera heldu da filosofia ikastera 1924tik 1925ra doan neguan. Heideggerren ikaslea izateko. Gurutzatzen dituzte begiradak. Heideggerrek beti ukan ditu maitaleak. Hannahk 18 urte ditu. Kondatu izan du nola Heideggerren eta haren artean harremana sortu zen. Behin, lehen seihilabetekoan, Heideggerren ikustera joan zen bere ikasketetaz mintzatzeko. Martin Heideggerrek bere bulegoan errezebitu zuen. Ilunabarrarekin. Argirik piztu gabe. Hannah jarri zen. Solasaldia bien artean bukatzen da. Zutitzen Hannah. Heideggerrek laguntzen du ateraino. Bat-batean « belauniko jarri zen ene aitzinean», dio Hannahk... «burua apaldu nuen, hark enegana bere besoak altxatu zituen, haren burua eskuen artean hartu nuen. Potta bat eman zidan. Nik ere hari». Gero, 1925eko otsailaren 10ean Heideggerrek beti bere gustuko neskei igortzen zien gutun berdina igorri zion ere Hannahri. «Arendt andere maitea, zuregana natorkizu berriz, zure bihotzari mintzatu nahian. Gure artean, oro xinple izan dadila, garden eta garbi… Sekulan ez dizut eskatuko enea izan zaitezen, ordea sekulan ez zara ene bizitik aterako… Nork daki zer bide hartuko duen hain gaztea den zure bizi horrek. Ez uste, jin behar zaigun horren onartzea jadanik handia izanen da...». Gordeka elkar ikusi zuten 1925ko udatik 1926ko urtarrila arte. Hannah Friburgera badoa orduan. Martin berriz, Friburgera 1928an heltzen da Husserlen katedraren hartzeko. Han artean, Hannah 1933an Frantziara joana zen ihes.

1933an, unibertsitateko errektoretza hartzen du. Ja nazi deklaratua den Heideggerrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.