gorka julio
Komunikazioa. Irlen sarea

Joko aldaketa II

2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Beti izan da garrantzitsua gure edukia non dagoen jakitea, baita nola zabaldu, komunikatu, gorde... ere. Hala ere, Web 2.0 garaian sinistu izan dugu gure edukia gureak ez ziren zerbitzuetan ondo zegoela. Gure edukia kontrolatzen ez ditugun zerbitzarietan edukitzeak eduki horretan dugun kontrola murriztea ekartzen du.

Orain arte hori horrela izan da, baina hori ere aldatzen ari da. Ezagutzen ari garen legedi aldaketek proposatzen dutenarekin gure zerbitzarietan edukitzea kontrol gehiago bai, baina ez gaitu libratzen erasoetatik. Enpresa pribatu batek gure edukia ezingo du kendu, baina, estatuen erabakiak gero eta arbitrarioagoak direla eta, ezingo gara libratu.

Arrazoi horrengatik zenbait enpresa handik, AEBetan horrelako legediak aplikatzen hasiko direla aurreikusiz, beren domeinuen kontrola legedi askeagoak dituzten beste batzuetara pasatzeko intentzioa dute. Hala ere, Islandia eta halako salbuespenak kenduta, legedi hauek normalean orokortzen joango dira; epe laburreko konponbidea, beraz.

Horrekin loturik Pirate Bay edukiak trukatzeko erraztasunak eman izan dituen atariak ere bere domeinua .org-etik .se-ra aldatu du. Eta ez da hori egin duten aldaketa bakarra: horrekin batera, bitTorrent protokoloak erabiltzen dituzten tracker fitxategiak ordezkatu dituzte. BitTorrent protokoloa fitxategi trukerako p2p teknologia da, baina fitxategi horiek erabiliz, fitxategi hori duten erabiltzaileak aurkitzeko erabiltzen ditu. Legedi berriekin horrelako fitxategiak zerbitzari batean izatea ilegala izan liteke. Arrazoi horregatik, tracker fitxategiak erabiltzeari utzi eta magnet loturak erabiltzen hasi dira.

Lotura horiek, ezagutzen ditugun URL helbide arruntekin konparatuz, ez dute fitxategia non dagoen esaten, baizik eta zein eduki duen. Ondoren, bitTorrent protokoloa erabiltzen duen tresna arduratuko da eduki hori nondik eskura daitekeen jakiteaz. Aldaketa sinple horrekin, bittorrent erabiltzea, erasoetatik oraindik ere gehiago babesten du.

Eta aste honetan bertan jakin dugu Bittorrentek streaming banatua egiteko protokoloa kaleratu duela. Bideoak (batez ere, zuzenekoak) zabaltzeko, zerbitzari eta banda zabalera handia behar izaten da. Protokolo horren bidez,streaming-a (http://live.bittorrent.com) egin ahal izango da, baina orain bai, zerbitzu handien beharrik izan gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.