(BERRIAko ikerketa sailak Espainiako banketxe bateko bi zuzendariri grabatutako telefono elkarrizketa)
- Zorionak, Jose Ignazio. Bikaina izan zuan lehengo egunekoa. Bejondeiala!
- Eskerrik asko, Rodrigo, baina ez duk hainbesterako…
- Baita zera ere! Mundiala izan zuan, benetan, inoiz ikusi dudan ikuskizunik onena. Jada egun batzuk pasatu dituk eta oraindik barre egiten diat… «Ikusle maiteok… ta-txan-ta-txan… orain 309 arrautza daude kapelan… ta-txan-ta-txan… orain 2.900 arrautza falta dira…» Mundiala!
- Onenekin lan egitea duk kontua.
- Eta onena bukaeran, kapelari buelta eman, eta hik serio-serio ikusleei: «Dakizuenez, gure tortilla ikaragarri handia da eta zuen arrautzak behar ditugu, gutxi batzuk baino ez… 23.000 arrautza inguru… hasi hementxe jartzen…». Barrez lehertu beharrean egon ninduan.
- Eta ikusleek eman, txintxo-txintxo, pepelerdoak halakoak…! Ozta-ozta eutsi nioan barregurari.
- Eta Mariano txaloka…. Benga, konta iezadak…Nola egin huen?
- Ezin diat ezer esan, badakik.
- Ados, baina behintzat esadak nork zuzendu zuen ikuskizuna... David Copperfield-ek? Houdini handiaren semeak? Txan magoak, akaso? Euskaldunok elkarri laguntzeko joera handia duzue…
- Ezetz, ba…
- Tira, ez haserretu… hurrengoan adi-adi egongo nauk…
- Uste baino lehenago izango duk aukera…
- Eta harrapatuko haut, Jose Ignazio, harrapatuko diat hire trikimailua…
- Ez diat uste…
(Erredakzioan itzulia)
Maratila
Magia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu