Ane Muñoz.
Maratila

Marino nirea

2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Marinoren aita kezkatuta dago. Semetxoa, lau seme-alaben artean txikiena eta mutil bakarra, jada ez dago ados hark esan eta egiten duen ezerekin, ez du harekin gehiago jolastu nahi, eta bakean utz dezan besterik ez dio eskatzen aitari. Jakina, Marino nerabezaroan sartu-sartuta dago eta. Orain, aitaren zoritxarrerako, aitatxo jada ez da aitatxo ez aitatxito, soilik aita baizik.

Aita atzetik duen bitartean, Marinok nahiko lan etxetik kanpora duenarekin. Institutuan etsaia du zain, gelako bihurrien liderrak ez baitu pakean uzten. Hura amesgaiztoa. Kalean, berriz, Marinok paradisua aurkitu du, ametsik ederrena, bera baino dezente zaharragoa den iparraldeko arrantzale misteriotsua. Haren begirada lizunak erotuta dauka gure nerabe galdua.

Bada, ni ere kezkatuta nago gaur Marinorekin. Arraro sentitzen dut, nigandik urrun, hotz eta errebelde. Goizean nik eskatutakoa egitera bultzatu dut, nik nahi nuena esatera behartu, eta nik desira nuen tokira bidali. Azken finean, Marino fizkiozko nerabe bat besterik ez baita.

Halaxe ibiltzen gara istorio asmatzaileak. Gure irudimenetik sortutako pertsonaiekiko lotura gero eta estuagoa, eta ustekabean erreal bihurtzen zaizkigunean, haragizkoak, gu diktatore bihurtzen gara haientzat, manipulatzaile hutsak, kapritxosoak. Marinori atzo egitea eskatu niona ezabatu eta beste nonbait bidali dut gaur, eta aitarekin haserre bazegoen, elkarrekin jolasean ipini ditut, ea zer moduz. Alferrik, ordea. Izan ere, Marinok, aitarekin ez duela deus nahi argi utzita, txirrinda hartu eta alde egin dit. Loa kentzen dion Marcen bila joango zen, akaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.