Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Proposamena

2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Ze, Antonio… egun txarrak, ezta? Hauteskundeetako emaitza kaxkarrak nahikoa ez, eta orain Madrilgo estoldetatik hasi zaizkik belarriak berotzen. Epelegia omen haiz, Antonio… epelegia! Jada ez zaiek hire pop-politika gustatzen, jada ez zietek hire ateraldiei barre egiten, jada ez ditek telefonoa hartzen.

Eta esku telefonoa deia norena den begiratu gabe hartzen duten horiek ez hautela ezagutzen erantzuten diate. Huts egin omen diek. Vidal Quadras-ek dituen potroak falta omen zaizkik.

Nori eta hiri!

Eta hire bulegoko bakardadean, Madrildik dena erraz ikusten dutela pentsatzen duk. Madrildik —Genovatik, Intereconomiako platoetatik, COPEko mikrofonoetatik— dena duk erraza. Madrildik dena duk arrosa.

Esker txarrekoak!

Lizarrustihistango independentistok, ordea, ez gaituk haiek bezalakoak. Gu prest gaudek hi besoak zabalik hartzeko. Egiatan diosat: hi bezalako jendea behar diagu. Eta ez soilik hainbat une gogoangarri—ETBko eztabaidan grafikoa ateratzea historiako gag-ik onena izan da— iltzatu dualako gure oroimen kolektiboan, ezta egunerokotasunari aurre egiteko hire umorea behar dugulako ere.

Horregatik ere bai, noski, baina ez horregatik soilik.

Independentistak sortzeko makina perfektua haizelako behar haugu. Hain justu, Lizarrustihistango prozesuan orain behar duguna!

Eta gainera, ze demontre! Etorkizunean oposizio-buruaren figura ere beharko diagu.

Ze, Antonio… interesatzen zaik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.