Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Zulatuta

2012ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Ene lagunok, hasi aurretik bi abisu eman nahi dizkizuet: lehenengoa, haserre nago eta nire baimena duzue irakurketa hau bertan behera uzteko. Eguna umoretsu hasi baduzu, laga zutabe hau oraintxe eta jo ezazu beste zeregin batzuetara. Ni amorraturik egoteak ez du esan nahi zuen poza zapuzteko eskubidea dudanik. Bigarren aholkua pragmatikoagoa da. Izan ere, Donostiara autoz etortzen bazara eta, halako batean, patuak laranjaz jantzitako agente baten aurrean jartzen bazaitu, ihes egin ezazu korrika. Zure patrikak eskertuko dizkit hitzok, bai eta agente-laranja horren bizkarrak berak ere; dagoeneko donostiar guztion ezinikusia zamatzen dute eta ez dute gehiago behar.

Isuna jarri zidan agente-laranja txit zoli horri: badakit estutzen zaituztela ahalik eta isun gehien jar dezazun. Eta nire autora iritsi zinenean begiek diz-diz egin zizuten. Agian horrexegatik ez zenuen ikusi matxuratuta zegoela, gurpil bat zulatuta zeukala. Gero garabiari deitu zenion, eta garabiko gidariak jakinarazi zizun autoak gurpil bat zulatuta zeukala, eta, hala ere, eramateko agindu zenion. Une hartan pentsa zenezakeen zaila dela matxuratuta dagoen autoa mugiaraztea, zoritxar batek utzi zuela han autoa, hiritarrei bizitza erraztearren jarri zaituztela lanean. Zu, ordea, zure nagusiarekin oroitu zinen. Men egiteko hezi zaituzte, ez pentsatzeko.

Nik 138 euro galdu ditut gurpil zulatu batengatik.

Zuk, ordea, duintasuna duzu zulatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.