Koldo Aldabe.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Deialdiaren iragarpena. Analisia

Abertzaleen sasoia

2012ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Normalizazio garaiaren hastapenean, normalizazioa dator, baita Eusko Legebiltzarrera ere. Azken ia hiru urte eta erdi honetako Euskal Herriko gabezia demokratikoaren isla nagusi izan den erakundea eraberritu egingo da urriaren 21ean, eta, hedaduraz, gabezia demokratiko horren emaitza izan zen Jaurlaritza ere bai.

Urriaren 21ean agerian geratuko da indar abertzaleen nagusitasuna, eta Jaurlaritza ere abertzalea izango da. Garai berrien isla gisa, gainera, lehen aldiz indar abertzaleak lehiatuko dira gidaritza lortzeko, urteotan guztietan abertzaleen eta abertzale ez direnen arteko dema izan dena irauliz. Testuinguru horretan, ez litzateke harritzekoa izango, logikoa baizik, sozialisten eta popularren boto zakutik EAJk pilo eder bat arrantzatzea.

Proposamen desberdin eta puntu askotan kontrajarriak dituzte EAJk eta EH Bilduk, krisi ekonomikoari aurre egiteko orduan, gizarte ereduan eta baita proposamen politikoan ere: estatus berria batzuek, subiranotasunean oinarriak jarri eta sendotzea besteek.

Eusko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak, gainera, zilegitasun osoa izango dute bake eta normalizazio politikoan dagokien betekizunean, eta heldu egin beharko diote gaiari, ezin atzeratu baitaiteke.

Erronka zailak, baina aurre egin beharrekoak denak, eta arrakastaz aurre egin behar ere, hurrengo lau urteak Euskal Herri berriaren mugarri bilakatu nahi badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.