Larrepetit ere gaur itzuli da BERRIAren orrietara, eta aurreneko zutabea Onintza Enbeitak idatzi du. Egunero aterako da Larrepetit aurten ere, eta, Enbeitak ez ezik, Hedoi Etxartek, Iñigo Aranbarrik, Goizalde Landabasok, Maddi Ane Txoperenak eta Mikele Landak idatziko dute.
Igande honetan hasiko dira Martxelo Otamendi eta Vicent Partal Enbaxada bila. Eta igandean argitaratuko da denboraldi berriko lehen Arkupean ere. Aurrena Elixabete Garmendiak idatziko du, eta txandaka arituko da Ana Malagonekin.
Hilaren 12tik aurrera, egunero argitaratuko da Arkupean. Iñaki Galdos, Xabi Paya, Xabier Mendiguren Elizegi, Mikel Elorza, Pilar Kaltzada, Juan Kruz Lakasta, Txema Ramirez eta Idurre Eskisabel arituko dira zutabegile.
Ekografiak telebista kritikari eskainitako zutabean, Miren Manias eta Jokin Labaien ariko dira gaurtik aurrera. Maniasek idatzi du aurrena.