Irudia. Mungia
ARMADAREN GASTUAREN KONTRA
Murrizketak etengabeko albiste direlarik Espainiako Gobernuak defentsarako aurrekontuetan mozketarik apenas egin duela salatu zuten atzo dozenaka lagunek Mungian (Bizkaia), Espainiako Armadaren egoitzan. Hainbat talde antimilitaristak antolatu zuten martxa; urtero egiten dute, eta 23.a zuten atzo. Salatu zuten PPk «militarizazioaren aldeko apustua» egin duela; larritzat jo zuten murrizketek armadan «arrastorik» ez uztea pobrezia areagotzen den bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu