Iritzia

«EH Bilduren inguruan, ezkerreko alternatiba bat» sortzera deitu dute

'Euskal Herri berria, ezker eskuz' artikulua sinatu dute Gemma Zabaletak, Javier Madrazok, Daniel Arranzek , eta Manuel Diaz de Rabagok. Bihar argitaratuko da BERRIAn.

Gemma Zabaleta 2012ko irailean, politikagintza utziko zuela iragartzeko egindako agerraldian. JON HERNAEZ / FOKU
2020ko otsailaren 24a
16:49
Entzun

«Alternatiba izan eta lidergoa irabazteko apustu politikoa egiteko bokaziodun euskal ezkerra falta da». Hori uste dute ibilbide politiko diferenteak egin dituzten lau pertsonak. Gemma Zabaleta (sailburua Patxi Lopezen gobernuan), Javier Madrazo (Ezker Batua-Berdeetako sailburua Juan Jose Ibarretxeren bigarren gobernuan), Manuel Diaz de Rabago (EAEko Auzitegi Nagusiko gizarte aretoko presidente ohia), eta Daniel Arranz (Bizkaiko gobernadore zibila izandakoa 1994an, Felipe Gonzalez Espainiako presidente zen garaian) dira lau horiek, eta Euskal Herri berria, ezker eskuz artikulua ondu dute. BERRIAren otsailaren 25eko edizioan da irakurgai. «Gehitu egiten duen ezkerreko alternatiba politikoa» nahi dute, «euskal herritarren konfiantza lortuko duena», eta iruditzen zaie horretarako nahia adierazten duen «bakarra» EH Bildu dela. Haren «inguruan» batzeko deia egin dute.

Lau sinatzaileek «proiektu politikoaren joskurak» irekitzeko eskatu diote koalizio independentistari. «Eta egin dezala oraintxe bertatik, baina hauteskunde testuinguruaz harago, begirada luzeko konpromiso tinkoarekin. Ireki dadila prest diren pertsona zein kideengana, artikulatzeko etorkizuneko ezkerra, askotarikoa, abertzalea edo baskista, independentista, subiranista, federalista edo konfederalista, zoru partekidetu komuna defendatuz erabakitzeko eskubidearen alde».

Artikuluaren egileek «aldaketak» nahi dituzte «Euskadin». Pentsatzen dute ezkerra «zatikatua» dagoela, «anbiziorik gabeko Gobernuaren aurrean». Haien ustean, aldarrikatzen duten ezkerrak «agenda berria eta hizkera berria sortzera behartu» behar du. «Utz ditzagun atzean iraganeko aurpegiratzeak, zeren eta euskal ezker berria bidea irekiz dator [...]. Ez dugu iragana ahaztu behar, bertatik ikasi baizik. Baina ez dugu nahi iragana gure herriarentzako harlauza bilakatzerik. Ez diogu utzi behar ezkerraren zeregin komunari muzin egiteko aitzakia merke bihurtzen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.