Irudia. Iruñea
LURRA LANTZEN, LURRA BABESTEKO
Iruñeko Udaleko makinak iragan asteartean sartu ziren Arantzadiko baratzeetan, eta, horren aurka protesta egin eta baratzeak biziberritzeko, lanean aritu ziren Arantzadi Auzolanean elkarteko kideak. Beharrean aritu ziren, baina jai giroan salatu zuten udalaren jarrera. Musika ekitaldiez, txalaparta doinuez eta jota eta euskal dantza erakustaldiez gozatu zuten baratzera joan zirenak. Hamabi pertsona atxilotu dituzte azken egunetan gune hori babesten saiatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu