Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Analisia

Mezua urrats

Pello Urzelai.
2011ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Urriaren 20ko agiriaren ondoren, nabarmena izan da Espainiako Gobernuaren, alderdi sozialistaren eta alderdi popularraren jokabidea: ETAren erabakiaren onura ontzat hartu bai, baina egoera berria sendotu eta kudeatze aldera haiei dagokiena geroko utzi dute, kanpainan murgiltzeko. Politikaren erlojua gelditu nahi izan dute kanpaina dirauen bitartean.

ETAk, ordea, erabaki historiko bat hartu ondoren, egoera berria bultzatzen jarraitzea hobetsi du, zain egon beharrean. Horretarako erabili du Gara-ri eskainitako elkarrizketa. Mezu zehatz batzuk kaleratuz, aro berria sendotzea bilatu du, denbora alferrik pasatzen utzi gabe. Plano ezberdinetan. Batetik, ezker abertzalearen oinarri sozialari begira, armak behin betiko isiltzeko erabakia nolatan hartu duen azaldu nahi izan du. Eztabaida ez dela erraza izan onartuta, baina argi utzita erabakia behin betikoa dela.

Beste plano batean, urriaren 20ko jakinarazpenaren sinesgarritasuna indartu nahi izan du, desarmerako prest dagoela agertuz. Azken batean, desarmatze bidean konpromisoak hartzeko prest azaltzea beste urrats bat daegoera berriko elkarrizketa prozesua aktibatzeko asmoz. Aldi berean, elkarrizketa prozesu horretako gako batzuk jarri ditu mahai gainean. ETAren eta Espainiako eta Frantziako estatuen arteko elkarrizketek «aurrez aurrekoak» izan behar dutela zehaztu du, «nazioarteko eragileren baten dinamizazioarekin». Negoziazio agenda ere argi utzi du ETAk: euskal preso eta iheslari politiko guztien etxeratzea, ETAren armen desegitea eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa. Presoen gaian, berritasunak daude. «Negoziazio esparruan, gatazkaren ondorioak bere osotasunean gainditu behar direnez, ETAk hartzen du eremu horien kudeaketa». Horretarako presoen eta iheslarien kolektiboen baimena duela argitu du, eta haien gaineko erabakirik ez duela haien oniritzirik gabe hartuko zehaztu du.

Planteamendu hauek ezin dira interpretatu hauteskundeekin lotuta, baizik eta, denborak luze jo gabe, hauteskundeetatik harago, egin beharreko urratsak prestatzearekin lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.