Vuelta España bukatzeko
segidilla kantatzeko;
urteroko legea
bertso hau da nirea.
Zortzi Tour eta lau Vuelta
dauzkat zorroan gordeta;
Giro bat falta arren
ez naiz sentitzen herren.
Batzutan helburuak betez
bestetan emaitzak nekez;
garaipenaren bila
ta saiakerak mila.
Aurtengoa ez da txarra
baina ezta ere earra;
trantsizioko urtea
ilusioz betea.
Orain Madrila helduta
nago oso nekatuta;
atsedena hartzera
joango naiz ni etxera.
Nahiz urtea ez bukatu
gehio behar dut lehiatu;
Holanda, Italia eta
Txinako lehiaketa.
Eta ondoren oporrak
hoiek dira garai onak;
baina gerokoak gero
ez naiz jarriko bero.
Plazer handi bat izan da
bihotz-bihotzez esanda;
BERRIAn idaztea
ez da gauza tristea.
Espero gustatu izana
hori baitzen nire plana;
gaizki esanak barkatu
ta onak gogoratu.
Gero arte euskaltzale
etzazula egin kale;
ezinbestekoa zara
eman zure ziztada!
Txirrindularitza. Espainiako Vuelta. Nire txokotik
Errimak bilatuz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu