Juanma Garate.
Txirrindularitza. Italiako Giroa. Guadalupetik

Estresak jota

2012ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Saiatzea zen kontua, irteeratik bertatik adi ibili naiz, eta azkenean lortu dut ihesaldi onean sartzea. Ona diot, aurrera joatea lortu dugulako, baina aldea handitzea falta izan zaigu gero. Hobeto ezin nuen egin. Ez nago ondo, eta saiatu naiz, behintzat. Behin tropelak harrapatuta, lan egitea erabaki dut, Slagterren alde. Oso ondo ere ez zihoala esan dit, baina presio pixka bat sartu nahi nion. Hogeiko taldea zen, eta igoera aproposa zuen. Bera ere saia zedin nahi nuen, eta horregatik hasi naiz lanean, aurrekoengana pixka bat gehiago gerturatzeko.

Niri dagokidanez, lasai antzean egin dut azken igoera, baina gero iritsi dira komeriak. Lehen hogei txirrindulariak igarotzen direnean, etxerako bidea hartzen dute zaleek Italian. Harrigarria da. Etxerako bidean sor daitezkeen ilaretan pentsatzen hasten dira berehala, eta alde egiten saiatzen dira. Urrutitik joaten dira etapak ikustera, baina berehala jartzen dira urduri. 40. postuan-edo pasatuko nintzen ni, eta etxerako bidea hartuta zeuden batzuk. Sinestezina!

Helmugara iritsi, arropa lehorra jantzi, eta behean geneuzkan autobusak. Pentsatuko duzuenez, ezinezkoa zen jaistea. Lasterketa jokoan zegoen artean, gu auto artean beheraka... Inork ez du ezer esaten, eta oso arriskutsua da egoera. Oso. Garrasika joaten gara beti, baina Niermani gertatu zaiona gertatzeko arriskua egoten da askotan. Emakumezko bat atera zaio bide erdira, eta kolpe handia hartu dute biek. Gogoan daukat 2004an 10. postuaren inguruannindoala Presolanan gora. Nik lanak izan nituen aurrera egiteko, eta bi minutu atzerago zetozenek geratu egin behar izan zuten, ezin zirelako pasatu. 15 txirrindulari ere ez ginen pasako artean, baina ezin itxoin begira. Estresak jota bizi dira beti!

Eta Hesjedali buruz zer esan... Gaur [atzo] zeukan etaparik zailena, bihar [gaur] Mortirolo eta Stelvio egokiagoak dituelako. Baina kolpe handia eman die aurkariei. Egia da Bassorentzat ere egokia dela Stelvio, baina urrutitik dauka erasoa jo beharra, Scarponik eta Purito-k bezala. Nire apustua? Hesjedal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.