Mikel Astarloza.
Txirrindularitza. Espainiako Vuelta. Nire txokotik

Euskara entzun dut Iruñean

2012ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Egun berezia izan da gaurkoa, eta oso gustura aritu naiz Iruñeko kaleetan barrena, askorentzat Euskal Herriko hiriburua den hiri eder horretan. Poz handia sentitu dut hirian nabaritu dudan giroarengatik, euskal giroa nabaritu dudalako. Euskara entzun dut batez ere bide bazterretan, eta orain agintean daudenak oso euskaldunak ez izan arren, Iruñeko jendeak euskalduna dela erakutsi du. Ikurrinaz josita zegoen ibilbidea eta independentziaren aldeko oihuak ere entzun ditut. Animorik ere ez zaigu falta izan. Hala gustura eman daitezke itzuliko bateko lehen pedalkadak.

Erlojupekoari dagokionez, oso gustura gelditu gara. Lan ona egin dugula uste dut. Lehen hamar taldeen artean sailkatzea zen gure helburua eta lortu dugu. Taldekako erlojupekoak egiteko talderik onena ez dugula bagenekien. Gure txirrindulari gehienak arinak dira, igotzaileak, eta Iruñeko erlojupekoa izter indartsuentzako aproposa zen, eta ez dugu denbora handirik galdu.

Polita izan da entzierroko bidea egitea, polita. Iruñeak saldu nahi duen irudia. Guk ustez talde indartsuagoak zirenak utzi ditugu atzean eta hori seinale ona da. Espainiako Vuelta ondo hasi da guretzat, eta ondo hasten dena normalean ondo bukatzen da. Ea guretzat ere hala den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.