Mikel Astarloza.
Txirrindularitza. Espainiako Vuelta. Nire txokotik

Orain, mugimenduei begira

2012ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Espainiako Vueltako erlojupeko bakarra egin dugu. Bai, bakarra. Antolatzaileak ez dira, nonbait, erlojupekoen oso aldekoak, eta nahiko bitxia da hiru asteko itzuli batean soilik halako etapa bat egotea. Egia da telebistaz ikusteko ez direla egokienak, eta ikusle kuota jaits dezaketela, baina txirrindulariontzat egun politak izaten dira, bereziak. Pena da aurtengo Vueltan beste erlojupeko bat ez egotea. Gaur [atzo] gosaldu egin dugu, ordu eta erdi entrenatu, eta behingoagatik lasai bazkaldu, ez bizikletan. Siesta egiteko aukera ere izan dugu, lehiari ekin baino lehen. Egunerokotasunetik aldentzea eskertzen da.

Erlojupekoari ekiteko orduan denetik ikusten da. Batzuek sufrimenduari irekitzen diote atea, baina espezialistok gustura hartzen dugu. Arrabolan inoiz baino serioago aritzen gara berotzen, bromarik gabe. Gaur [atzo], berrogei minutuz aritu gara arrabolan, eta ondoren ekin diogu erlojupekoari. Erlojupeko gogorrari esan beharko dugu. Izan ere, kronoigoera eta kronojaitsiera baten antzekoa izan da. Hamar kilometroko mendate bati aurre egitea ez da sekula erraza.

Espezialistontzat ez da aproposena izan, eta hori sailkapenean antzeman da. Igotzaileak eta espezialistak nahasian sailkatu dira. Momentu honetan indartsuen daudenek lortu dituzte posturik onenak. Vuelta pil-pilean dago, hamabost segundoren barruan baitaude lehen hirurak, eta hori ona da ikusgarritasunerako.

Guri dagokigunez, lan txukuna egin dugu; baina, zoritxarrez, taldeburuak egin du pott, Igor Antonek. Ondorio baikorra zera da, bost minuturen galerak erasotzeko eta mugitzeko aukera gehiago emango digula orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.