gorka julio
Komunikazioa. Irlen sarea

Txio edo tuit

2012ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Twitter tresna euskarara lokalizatzeko dugu. Aurretik, enpresari aukera bera eskatuz hainbat ekimen egin ziren esanguratsuena Lander Arbelaitzek aurrera eraman zuena. %90a itzultzea lortu dugun arren, Twitterrek euskaraz egoteko data atzeratzea erabaki du guztiz amaitua egon arte.

Denon artean egindako lokalizazioan zenbait arazo egon dira, baina emaitza ona da. Lokalizazioa, itzulpena baino gehiago da; lokalizazioa hizkuntza bati berezko zaizkion elementuak kontutan hartuz egindako itzulpena da. Horren ondorioz edo, eztabaida txiki bat piztu da. Batez ere mezuentzako txio edo tuit erabiltzearen bueltan.

Txio, tuit edo tiut erabiltzeari buruzko eztabaida irekita jarraitzen du Urtzi Odriozolak irekitako inkesta honen bidez:http://sustatu.com/urtzai/ 1341930025. Bata edo beste erabili niri pertsonalki ez zait gehiegi axola, denak ulertuko ditut.

Hala ere, aukeran txio nahiago. Arrazoi batzuk: T-z hasten da eta ongi ulertzen da, berezkoaren esanahi bera du eta gure hiztegian dago, TT Trending Topic gehien aipatutako gaiei TxorroTxio deitzea dibertigarria iruditzen zait, haurretako kanta bat ekartzen dit gogora... Beste hitz batzuek ere asmatu izan ditugu, arroba — abildua— , feed —jario—, hashtag—traola— ... Zergatik ez oraingoan? Kasu ezberdina? Hauek ere, erabiltzen hasi ginenean inork erabiltzen ez zituela gogoratu beharko genuke.

Arkeologia apur bat eginez (http://teketen.com/2012/arkeotxioka/) 2007ra bueltatzen bagara, proto-twitter euskaldun baten aztarnekin egingo dugu topo. Txioka.net izan zen hura, guztiz eukaraz eta bere nahia hauxe: «Twitterren ibiltzen diren euskal herritarrak biltzen saiatzen gara. Hauen arteko elkar ezagutzea bultzatu eta ekitaldi etab. berri eman sare honen barnean. Ez du sare zentralizatu bat izan nahi, loturak sortzeko gune bat izateko izaerarekin jaio da, ondoren bakoitzak bere sarea sortzeko aukera izan dezan».

Twitter lokalizatzen ari ginen bitartean inurri talde batek (azken aldian Asier Arsuagak gehien bat), Status.net tresna %100era lokalizatu dute. Horri esker Twitterren antzeko sareak sortu ahal izango ditugu euskaraz. Bertako mezuek hartzen duten izenak berdin du, sare batetik bestera mezu horiek bidaltzeko aukera baitago. Benetako irlen sarea eta Txiokaren izanaren oinordekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.