Mendia

Adam Ondrak bere proiektu desiratuena kateatu du, 'Change' 9b+

Hilabeteak behar izan ditu gazte txekiarrak Hansheller koban dagoen 55 metroko bidea kateatzeko

2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Zailtasun eskaladako proposamenik zailena egin du Adam Ondrak (Brno, Txekia, 1993), kateatu berri duen Change bidearekin. Hanshellereko (Flatanger, Norvegia) koban dagoen 55 metroko bidea kateatzeko hilabeteak behar izan ditu gazte txekiarrak. Lortu arte ez du amore eman, ziur baitzegoen munduko gogorrena izan zitekeela. 9b+ zailtasuna proposatu du.

Ondrarentzat orain arte kateaturiko bide zailena La planta de Shiva zen, Villanueba del Rosarion dagoena (Malaga, Espainia). 9b zailtasuna proposatu zuen horrentzat, baina, oraindik ez du inork kateatu hala den berresteko. Change gogorragoa iruditu zaio txekiarrari. Orain beste eskalatzaile batek kateatzea falta da zailtasuna berresteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.