Mendia. Irudia. Villabona
AIZKARDIREN IBILALDI JENDETSUA
Villabonako (Gipuzkoa) Aizkardi elkartearen ibilaldiarekin hasi zen, igandean, iraupen luzeko martxen denboraldia. Udaberria hasi berri izanagatik, bero egin zuen, eta horrek gogortu egin zuen mendizaleen ibilia. Aizkardikoek bi ibilbide prestatu zituzten: 43 kilometroko luzea eta 24 kilometroko laburragoa. Ibilaldi luzean 811 ibiltarik parte hartu zuten, eta laburragoan, berriz, 697 mendizalek. Bi martxak batuta, mila eta bostehun ibiltaritik gora. Egutegiko bigarrena bihar egingo dute, Altsasun (Nafarroa): Hiru Mendilerroen Ibilaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu