Mendia

Azpeitiko Zuzenien igoerak irekiko du bertikalen kopa

Azpeititik Xoxoterako igoera martxoaren 4an jokatuko da; Txindokik, Beriainek eta Anbotok osatuko dute egutegia

Lasterkari batzuk, Anboto mendian gora. Urrian jokatuko da aurtengo Anboto Bertikala. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Distantzian laburrak dira lasterketa bertikalak, baina ahalegin handia eskatzen dute. Kilometro gutxian desnibel handiak gainditzen dituzte lasterkarien zangoek, eta estualdi galanta hartzen bihotzak eta hauspoak. Ikuslearentzat, gozagarri izaten dira; lasterkarientzat, sufrimendu eta gozamen iturri.

Aurten ere Euskal Herriko mendi tenteenetako lautan jokatuko dituzte lasterketa bertikalen kopa osatuko duten probak: Xoxoten, Txindokin, Beriainen eta Anboton. Mendi bakoitzak ditu bere bereizgarriak, baina laurek dituzte ezaugarri komunak: igoera pikoak eta gogorrak dira, paraje dotoreak dituzte eta lekuan lekuko herritarrentzat esanahi berezia dute.

Lehenengo igoera martxoaren 4an jokatuko da, Azpeitian (Gipuzkoa): Zuzenien, Xoxoteko igoera. Gogortasunaren adierazle, zenbakiok: 2,8 kilometroko tartean 800 metroko desnibela gaindituko dute lasterkariek. Herriko plazatik abiatuko da lehenengo lasterkaria, 10:00etan; erlojuaren aurka irtengo dira guztiak, banan-banan.

Txindokiko igoera izango da kopako bigarrena, ekainaren 17an. Lasterkariek 931 metroko desnibela gaindituko dute, 3,9 kilometroan. Helmuga dotorea du probak: Txindoki mendiko punta.

Udako etenaren ondoren, udazkena abiatzearekin batera jokatuko dira egutegiko beste biak: Uharte Arakil eta Beriain lotzen dituena, irailaren 23an, eta Anboto Bertikala, urriaren 6an. San Donatoko ermitara iristeko mila metrotik gorako desnibela eta 4,9 kilometroko ibilbidea dute; Anboton gora, berriz, 1.092 metro- ko desnibela 3,8 kilometroan. Kopari buruzko argibide guztiak: www.euskaltrail.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.