Gabon egunekin batera iritsi zen Patagoniako denboraldiko eskalada dotoreenetako bat. Egger dorrean Bjorn-Eivind Aartun eta Ole Lied norvegiarrek bide ederra ireki zuten, hegoaldeko horman: Venas azules (1.000 metro, 6b+, A1). Patagoniako berri inork baino hobeto ezagutzen duen Rolando Garibottik azaldu zuen egindakoaren neurria, orriotan: «Chris Sharma eskalatzaileak King Line esapidea darabil erakargarritasun berezia duten bideak sailkatzeko, eta norvegiarrek ireki dutena Sharmaren King Line bat da; (...) Patagonian aurten egingo den bidea».
Norvegiako hormetan nahiz Patagoniako orratzetan eskalatu zalea zen Bjorn-Eivind Aartun, eta bide berriak irekitzeak gogobetetzen zuen bide urratzaile izateak. Frantziako Urrezko Pioletaren sarirako hautagaietako bat Venas azules dela jakin da egunotan, eta horrekin batera gertatu da ezbeharra: Stein-Ivar Gravdalekin Norvegiako Kjerag mendian bide bat irekitzen ari zela hil da. Bien gorpuak ostiralean aurkitu zituzten, horman zintzilik. 45 urte zituen Aartunek; alpinista ez ezik, argazkilaria ere bazen. Gravdalek 37 urte zituen; eskalatzaile bizia zen, ipurterrea. Kjeragen bukatu da haien ibilia. •
Mendia. Hilberria. Bjorn-Eivind Aartun
Eskalada bideen urratzailea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu