Antartikara abiatuko da azaroaren 11n, Alberto Iñurrategi eta Juan Vallejorekin batera, baina basamortu izoztuaren zeharkaldiari ekin aurretik horma bertikaletan etenik gabe ari da Mikel Zabalza. Uda emankorra izan du eskaladei dagokienez, eta berriki ireki du azken harribitxia, Pirinioetako Ezkaurre mendiaren hegoaldeko horman: 'El peso de la conciencia' (280m, 7b/A1). Lau ekinaldi behar izan ditu lana biribiltzeko.
Lehen saioa iaz egin zuen, anaiarekin, baina orduko hartan erori egin zen eta ubelduraz josita jaitsi zen menditik Zabalza. Udaberrian eta abuztuan itzuli zen hurrena, Unai Mendiarekin. Lehenengo ekinaldian hasitako lanari jarraipena eman zioten bi eskalatzaileek, baina euriak eragotzi zien hasitakoa bukatzea. Baleko saioa Manu Cordovarekin osatu zuen, irailaren 23an. «Kosta egin zait bidea irekitzea, baina azkenerako dotorea geratu da. Aspaldian nuen Ezkaurreko horma hori begiz joa; harrituta nengoen orain artean biderik ez zelako bertan ireki», dio Zabalzak.
Ia 300 metroko pareta da, eta bideak zortzi luze ditu. «Txapa batzuk eta iltzeak geratu dira, eta ekipatuta badago neurri batean». Abiapuntura iristea izan daiteke eragozpenik handienetakoa, deserosoa baita gerturatzea. 7b/A1 zailtasuna eman diote bideari.
Mendia. Eskalada
Ezkaurre mendian bide berria ireki du Zabalzak
Udan Pirinioetara eskalatzera egindako irteerak 'El peso de la conciencia' bidearekin biribildu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu