Azken urteetan denetariko ezaugarriak dituzten mendi lasterketak antolatzen ari dira batean eta bestean. Eskoriatzako (Gipuzkoa) lagun talde batek Gabez Takarraran izeneko lasterketa antolatu zuen iaz, estreinakoz. Bazuen bereizgarri bat: lasterkariak 23:00etan irten ziren, kopetako argia jantzita, eta ilunpean osatu zuten 20 kilometro pasatxoko ibilbidea.Helmugaratzean lasterkariek zuten irribarreak eraman ditu mendi lasterketa bigarren urtez antolatzera.
Ekainaren 9an jokatuko da aurtengoa, eta iazkoaren ezaugarriak ditu: 23:00etan jarri dute abiatzeko ordua, eta lasterkariek 20,1 kilometroko ibilbidea eta 1.102 metroko desnibel metatua izango dute aurretik. Lasterketa bereziaren inguruko argibide eta xehetasun gehiago nahi duenak www.eskoriatzagabeztakarraran.com helbidean eskura ditzake.
Mendia
Gabez Takarraran lasterketa antolatu dute bigarren urtez Eskoriatzan
Ekainaren 9an jokatuko da, 23:00etan, eta lasterkariek kopetako argia jarrita osatu behako dute ibilbidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu