Mendia. Irudia. Margalef

HATZ BAKARRAREKIN ASKI

2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Iker Pouren ezaugarrietako bat da behatzetako indarra, eta Margalefeko (Herrialde Katalanak) Nit de bruixes bidean gora hartutako irudia da horren adierazgarri. Pou anaietan gazteena izan da Jordi Pouk prestatutako bidea eskalatzen aurrena, eta 9a+ zailtasuna iradoki du bidearentzat. 30 metro luze da Nit de bruixes, eta Margalefeko eskolako ezaugarriak biltzen ditu: desplome handia, sabai luzea, eta behatz bakar bat edo bi sartzeko moduko helduleku ñimiñoak. Horiek baliatzen aparta da Iker Pou.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.