Irudia. Bera
LOKATZ ARTEAN KORRIKA
Euriak eta lokatzak baldintzatuta jokatu ziren, igandean, Berako eta Mendaroko mendi lasterketak. Didier Zagok eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi zuten Berako proba. Maratoi erdia behar zuena ia hiru kilometro laburtu zuten antolatzaileek; Larun mendia ez igotzea erabaki zuten, arriskutsua zela iritzita. Aitor Osa eta Oier Ariznabarreta, eta Laura Sola eta Nere Amilibia igo ziren podiumera. Azpimarratzekoa, beste behin, Manttale elkartearen antolaketa eredugarria. Mendaroko lasterketan Imanol Goñi eta Maite Maiora izan ziren azkarrenak 24 kilometroko ibilbidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu