Munduko txapelketatik astebete baino ez denean igaro, Ramon Julian Puigblanque eskalatzaile kataluniarrak atera du barruan zuen arantza. Podiumetik kanpo geratu zen Parisko Bercy auzoan jokatu zen munduko txapelketan, irabazteko hautagai zenean.
Baina ez du luzaroan itxaron behar izan Manlleukoak (Herrialde Katalanak) berriro ere podiumaren gorenera igotzeko. Puursen (Belgika) izan da, munduko kopako laugarren proban. Atzetik, Cedric Lachat eta Romain Desgrangres izan ditu. Munduko kopa irabazteko beste hautagai bat, Jacob Schubert, kanporatua izan da telefonoa erabiltzeagatik.
Emakumezkoetan, Jain Kimek irabazi du, Johanna Ernst eta Magdalena Rocken aurretik.
Mendia
Ramonetek irabazi du munduko eskalada kopako azken proba
Belgikako Puurs hirian jokatu da azken proba, eta Ramonet erraz gailendu da; Schubert kanporatua izan da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu