Mendia

Sona handiko mendizaleak elkartuko dira asteburuan Gasteizen

Kaltenbrunner eta Papertek bihar eskainiko dituzte emanaldiak Mendi zinemaldiaren barruan

2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Bide erdia egin du Gasteizko Mendi Film Festibalak. Astelehenean egin zuten inaugurazio ekitaldia, Printzipal antzokian. Aparteko agertokia eta 700 ikusle aretoan. Menua ere dotorea: Solitaire eta Next time Inshallah lanak eman zituzten, eta Simone Mororen hitzaldiak itxi zuen ekitaldia.

Hurrengo egunetan ere zer ikusi asko izan da Europa jauregian. Silvo Karo, Leo Houlding, Josu Bereziartua, Alberto Zerain... Eta asteburua ere bete-betea dator. Gaurko lehenengo saioa 16:00etan hasiko da, eta Nomads, The Longest Way, No Man's Land eta Viviendo al filo con Antxon Arza filmak emango dituzte. Bigarren saioa 18:30ean hasiko da, eta honakoa da pelikulen zerrenda: Wildwater, Pietra, Patagonia Promise eta The Moonflower.

Bihar emakumeak izango dira nagusi: Gerlinde Kaltenbrunnerrek eta Ines Papertek hitzaldiak emango dituzte, 18:30ean. Aurretik Kukuczka eta Encordades eskainiko dituzte, 16:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.