Nahasia dago giroa EMF Euskal Mendizale Federazioaren barruan. Txomin Uriarte buru duen zuzendaritzaren dimisio eskaera aztertzeko ezohiko batzarra egin zuen EMFk, larunbatean, Elgetan (Gipuzkoa), eta bildutako ordezkaritzaren gehiengoa agertu zen dimisioaren alde: 126 boto izan ziren baiezkoak, 48 ezezkoak eta 9 abstentzioak. Horiek horrela, behin-behineko zuzendaritza taldea osatu beharko dute orain, eta hauteskundeak antolatzeko lanean hasi. 2012ko udaberrian egingo dituzte hauteskundeak.
Denbora da federazioan ika-mika nagusi dela. Aurreko zuzendaritzak, Arantza Jausororenak, arazoak izan zituen Alvaro Arregi buru duen taldearekin, eta azken horiek izan dira orain ere dimisio eskaera egin dutenak.
Mendia
Zentsura mozioa onartuta, hauteskundeak aurreratuko ditu EMFk
Elgetan egindako batzarrean, Txomin Uriarte buru duen zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu