PASTORALAK

'Bidador' pastorala ikusgai izango da martxoaren 19an Barañainen

Emanaldi gehiago ere iragarri dituzte: martxoaren 27an Gotaineko (Zuberoan) plazan emanen da, eta apirilaren 9an, Bilbon, Loraldia jaialdiaren barruan.

Joxemiel Bidador pastorala Burguen plazan, iazko urrian. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 28a
10:32
Entzun

2015eko urriaren 10ean estreinatu zuten Joxemiel Bidador sortzaile iruindarraren omenezko pastorala, eta Barañaingo Auditoriumean ikusgai izanen da heldu den martxoaren 19an, 20:00etan. Sarrerak 10 euroren truke salgai daude Karrikiri dendan, auditoriumaren webgunean eta 012 Infolokal zenbakian.

Joan den urriaren 10ean, Iruñeko Burgoen plazan eman ondoren, orain Iruñerrian Joxemiel Bidador pastorala zuzenean ikusteko bigarren eta azken aukera helduko da martxoaren 19an Barañaingo Auditoriumean eginen den emanaldiarekin. Duguna dantza taldea, Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri elkartea dira ikuskizunaren antolatzaileak,  eta 80 lagun inguru ariko dira arizale, kantari, dantzari, musikari eta gainerako parte hartzaileen artean.

Ikuskizunak Joxemiel Bidadorren ibilbidearen glosa egiten du; Bidador idazle, dantzari, ikerlari, alkate, laguna, familiako…ageri da eta, era berean, ikuskizuna Iruñerriko euskaldunoi eginiko gorazarrea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.