EGUNKARIA

'Egunkaria'-k asko zuen esateko 1990ean

Euskaldunon Egunkaria sortu zenean, origamiko artelanez osatutako iragarki bat eman zuten ETBn eta TVEn. [youtube]https://youtu.be/NYy6DpNSvZo[/youtube]

urtzi urkizu
2016ko maiatzaren 27a
17:36
Entzun

Abenduan 25 urte bete ziren Euskaldunon Egunkaria-k lehen zenbakia argitaratu zuenetik. Kazetaritza mundua asko aldatu da geroztik, baita publizitatearena ere. Euskarazko egunkari bakarraren sorrera sustatzeko, iragarki berezi bat egin zuten 1990eko udazkenean. ETBn eta TVEn eman zuten iragarkia. Luis Goia zena izan zen iragarkiaren ekoizlea —euskal zinemako film garrantzitsuetako ekoizlea, eta Koldo Izagirre gidoilaria —Trenbideako Filmeak ekoizpen etxearen esku gelditu zen iragarkia egitea—. Kameralaria, berriz, Gonzalo Berridi izan zen. 35 milimetroan filmatu zuten iragarki hura. Origamiko irudiak egiteko, berriz, aditu bat ekarri zuten Kataluniatik Euskal Herrira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.