Bizigiro

'Hide' bat ipiniko dute larunbatean Bertizen

Parke naturalean jarriko dute fauna behatzeko gordelekua, Markategiko parajean.

Bertizko Jaurerria, artxiboko argazki batean. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 21a
19:34
Entzun

Ingurumen-hezkuntzarako erabili nahi dute hide-a. "Ikasleek eta parkea bisitatzen dutenek aukera izango dute Eskualdeko Atlantikoko baso hegazti nagusiak ikasteko eta behatzeko", esan du Nafarroako Gobernuak. Larunbatean Basoen Mundu Eguna ospatuko dute —gaur da berez—, eta egun hori baliatuko dute azpiegitura berria inauguratzeko.

Horren aurretik, asteburuan, hitzaldiak, tailerrak etabar egingo dituzte Bertizgo Jaurerriko Parke Naturalean. Basoa bera ezagutzera ematea da horien asmoa. Larunbatean, Zuhaitz zaharrak eta horien garrantzia basoetan hitzaldia emango du Oscar Schwendtn Zuhaitz Zaharren Lagunak Elkarteko kideak, goizeko bederatzietan. Ordubete geroago, Gaztainadia: egungo egoera eta etorkizuneko aukerak hitzaldia emango du Josefa Fernandez Mendietako ingeniaria eta Galiziako Xuntako Baso Ikerketa Zentroko Selbikultura eta Hobekuntza Genetikoa Departamentuko buruak. 11:15ean beste hitzaldi bat izango da: Bertiz, okilen erresuma. Miguel Mari Elosegik emango du, Nafarroako Natura Inguruneko Zerbitzura atxikitako biologoak.

Hori guztia amaitu ostean inauguratuko dute hide-a. Hormigoizko orube baten gainean jarriko dute egurrarekin eraikitako egitura. 4,5 m x 3,0 metroko azalera du eta 2,15 metroko garaiera. Kristalezko leihoak ditu, eta kristalik gabeko irekiera batzuk, argazkiak ondo atera ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.