Komunikazioa

'Hiruka', 'Anboto' eta 'Baleike' eta Labrit garaile Tokikom sarietan

Gaur goizean banatu dituzte Tokikom kazetaritza sariak, Usurbilen (Gipuzkoa). Jasotako lan guztien maila goraipatu du epaimahaiak.

Tokikom sarietako azalik onena. HIRUKA
urtzi urkizu
2017ko urriaren 27a
13:59
Entzun

Euskarazko tokiko komunikabideen artean, edukirik onena Anboto astekariaren Martxoak 31 monografikoari eman diote. Beste bi lan ere nabamendu ditu epaimahaiak: Geuria hilabetekariaren Trena gertu dugunean erreportajea eta Karkara hamaboskariaren Hura bai martxa erreportajea.

Azalik onenaren saria Hiruka astekariaren Itsasadarrean, bizirauten izenekoari eman diote. Beste bi lan nabarmendu dituzte: Anboto-ren Martxoak 31 eta Puntua-ren Garoña.

Ikus-entzunezkoen kategorian, Baleike aldizkariaren Tapa-Pala II bideo sortak eraman du saria.

[Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=xLKLDhF7v6U[/Youtube]

Ikus-entzunezkoetan beste bi lan nabarmendu dituzte: Anboto astekariaren Paperak dokumentala eta Goienaren Harmailatik saioa.

Bestelako bi aipamen berezi egin ditu epaimahaiak: Hiruka-ren udako ale monografikoa eta Puntua astekariak genero berdintasunarekin erakutsitako konpromisoa.

Tokikom publizitate saria Erronkariko gazta telebistako iragarkiarentzat izan da. Labrit Multimedia ekoizpen etxeak egin du. Beste bi finalista egon dira kategoria horretan: Puntueus fundazioaren Gehiago garelako, merkeago! kanpaina eta Gasteizko Udalaren Gasteizen Bai! kanpaina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.