Euskal Herriko lehen serie aplikazioa (sakelako telefonoetan propio ikusteko) datorren astean estreinatuko dute. Istorioak formatu bertikalean ikustekoak dira. Euskarazkoak izango dira sei istorioak, bereziki gazteei zuzenduak. Atal bakoitza independentea izango da, eta 5-10 minutu artekoa. Aktoreen artean, Olatz Beobide, Xabi Ortuzar, Patxi Santamaria, Amaia Lizarralde, Iñigo Gastesi, Mikel Ibarguren, Kepa Errasti eta Mikele Arizkorreta daude.
TRAILER / IXA serie aplikazioaren trailerra aurkezten dizuegu. 6 istorio, 6 unibertso ezberdin denboraren kontrolpean. Azaroaren 14an ikusgai egongo da ZUT aplikazioaren bitartez.#trailer#ixa#serie#aplikazioa#edukia#multimedia@Gaztezulo@goiena@tabakalera@ecpvehzepic.twitter.com/f6EWANveSk
— ixa.serieaplikazioa (@ixaserieapp) November 4, 2019
Proiektuak Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiaren laguntza izan du; baita Gaztezulo aldizkariarena ere. Fikzio lanaren trailerra zabaldu dute gaur.