Dokumentala

'Jai Alai Blues' filmaren aurre emanaldia egingo dute gaur Gernikan

Donostiako Zinemaldian ikusgai egon zen filma, eta gaur Gernikako Lizeo antzokian eskainiko dute. Jai Alai eta zesta puntaren historia laburbiltzen du bi orduko dokumentalak.[YouTube]https://youtu.be/cqtmGsDn2RA[/YouTube]

Berria
2015eko urriaren 23a
11:22
Entzun

"Zesta puntari buruz oso gutxi dakigu, baita zaleek ere", argi hitz egindu Zigor Etxeberria filmaren egileetako batek. XIX. mendeko azken hamarkadetan bazeuden zesta puntan aritzen ziren pilotariak. Antza, kirol hura sortu eta gutxira hedapen handia izan zuen munduan. Horren adibide dira XX. mendearen hasieran munduan zabaldu ziren pilotalekuak. Filmeko egileekin hitz egin du Busturialdeko Hitzak. Berde produkzioak aurrera eraman du proiektua, eta hiru gernikarrek gidatu dute filma: Etxeberria berak, Hannot Mintegiak eta Gorka Bilbaok.

Dokumentalarekin kirolaren historia ezagutu nahi izan dute egileek. Horrek izandako urrezko aroa, baina baita gainbehera ere bai. "Asmoa ez da kirolari justizia egitea, ideia kontzeptualagoa da. Kirola zer den ulertzera eman gura dugu, munduan nola zabaldu zen, eta zelako garapena izan duen. Mexikon asko zabaldu zen kirola da, eta gaur egungo egoera ere kontatzen dugu; berdin AEBtan", azaldu du Mintegiak.

Filma egiteko zesta munduaren enpresari handiekin hitz egin dute. "Batez ere, zesta gorenean zegoen urteetako enpresa gizonekin egon gara, AEBetan pilotalekuak zabaldu ziren garaiko jabeekin, eta gainbehera garaiko enpresari handienetako batekin ere", azaldu dute. Hala ere, egileek ez dituzte filmari buruzko azalpen gehiegi eman nahi, norberak ikusi eta erabaki dezan. Era berean, adierazi dute, dokumentaleko hainbat pertsonaiek eurek bakarrik beste film bat egiteko beste ematen dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.