PASTORALAK

'Joxemiel Bidador' pastorala ikusgai Barañainen martxoaren 19an

Pastorala Iruñerrian ikusteko azken aukera izanen da, 20:00etan.

Joxemiel Bidador pastorala Iruñeko Burguen plazan, iazko urrian. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 4a
17:55
Entzun

Bi orduko ikuskizun "koloretsu eta bizia" izanen da, antolatzaileek adierazi dutenez. 70 lagun inguru arituko dira arizale, kantari, dantzari, musikari Joxemiel Bidador zenaren omenez eta Iruñerriko euskaldunei gorazarre egiteko.

Emanaldiaren aitzineko giroa berotzeko bi hitzaldi emanen dituzte: hilaren 8an Sahats-IKA euskaltegian (Kike Diez Ulzurrun) eta 9an Barañaingo Haize elkartean Jon Alonso idazlea eta Patxi Larrion historialaria ariko dira solasean.

Sarrerak salgai daude 10 euroan Karrikiri dendan (Iruñeko Xabier karrika, Alde Zaharrean) eta Auditorioaren webgunean. Duguna Dantza Taldea, Zaldiko Maldiko elkartea, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri Elkartea dira antolatzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.