Bilbon ari dira egiten egunotan Seriesland jaialdia, eta bertan mundu osoko 110 websail baino gehiago aurkeztuko dituzte. Pantaila handian ari dira egiten proiekzioak, doan. Lan horien artean, Otsoen lurraldean euskarazko telesaila estreinatu dute Bilborock aretoan.
Trailerra: 'Otsoen lurraldean'
[Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=CGIxXNBmbn8[/Youtube]
Rose of Dollsek eta Oliver Mendek sortu eta ekoitzi dute telesaila. Euskal mitologia eta Mad Max munduko osagaiak nahasten ditu fikzioak, distopia apokaliptiko bat erabilita.
Hamar atal ditu telesailak, bakoitza 7-10 minutu ingurukoa. Atal guztiak ikusgai daude jada.
Websailen jaialdia larunbatean amaituko da, sari banaketarekin. Sail Ofizialean 30 lan daude lehian, Amets atalean 45 serie independente, eta Euskal Screening atalean Euskal Herriko bost ekoizpen.