KOMUNIKAZIOA

'Ultratune'-k irabazi du 'Gaztezulo'-ren bideo lehiaketa

Mikel Gabiola, Ibai Zabala eta Gaizka Vidal dira bideo sarituaren egileak. Musika estudio baten arduradunaren eta kaleko kantari baten istorioa kontatzen du. 'Ultratune' bideoa: [Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=H4Dttx3X2mg[/Youtube]

2017ko ekainaren 8a
20:09
Entzun

Bilboko Euskararen Etxean egin dute gaur arratsaldean Gaztezulo aldizkariaren bideo lehiaketako sari banaketa. 1.200 euroko lehen saria Lekeitioko (Bizkaia) hiru gaztek eraman dute, 'Ultratune' lanari esker.

Bigarren saria, 300 eurokoa, Maddalen Omaetxeberriak, Mara Olazabalek, Naiara Perezek, Marcos Sanchezek eta Irati Yarzak eraman dute, 'Nirekin ez nagoelarik' piezari esker.

Publikoaren saria, berriz, 'Deabruaren lan eskaintza' bideoarentzat izan da. EHUko Ikus-entzunezko ikasle talde baten lana da.

Sari banaketaren ostean, Enkore taldeko Xabi Hook kontzertua eskaini du, eta festa giroan amaitu dute ekitaldia. Zortzigarren urtea da euskarazko aldizkariak bideo lehiaketa antolatzen duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.