Telebista

'Unai Romano Zilbetiko pagadian' erreportajea emango du Hamaikak gaur, 22:00etan

Hogei urte bete dira Romano Guardia Zibilak atxilotu zuenetik eta bost egunez torturapean izan zuenetik.

urtzi urkizu
2021eko irailaren 7a
16:20
Entzun

2001eko irailaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak Unai Romano gasteiztarra, eta haren esku egon zen bost egunez, inkomunikatuta. Ikoniko bilakatu da haren kasua, gehienetan ez bezala atxilotua izan osteko egoeraren argazkia zabaldu zelako. 30 orduz inkomunikaturik eduki zuten, Madrilen, erietxera eraman behar izan zuten arte. Han, argazkia egin zieten 25 urteko gaztearen aurpegi-buru handitu eta ubelduraz josiei.

Hamaika telebistak iaz Unai Romano Zilbetiko pagadian erreportaje berezia egin zuen. Haren lekukotza gordina jaso zuen Hamaikako lantalde batek. Gaur 22:00etan emango du Hamaikak lan hori —Internet bidez ere ikusi ahalko da, katearen webgunean—. Gainera, Hamaikaren Youtubeko kanalean erreportajea zabalduko dute, Euskal Herritik kanpo zabalkuntza handiagoa izateko asmoz; izan ere, euskarazko emankizuna ingelesezko, katalanezko eta gaztelaniazko azpidatziekin ikusi ahalko da. Romanok berak kameren aurrean kontatzen du nola atxilotu zuten eta nola bortizki torturatu zuten. "Oso ondo gogoratzen dut egun haietan gertatutako guztia", dio Romanok, erreportajean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.