Igandean hasi zen Cannesen 49. MIPTV ikus-entzunezkoen azoka. Etxepare Institutuak eta Eikenek gidatuta, hainbat euskal ekoizpen etxe Basque Audiovisual markarekin joan dira azokara. Baleuko, Dilubitoon, Studio, EPE/APV, Exppresive, Idem4, Mediabask, Pausoka, Somuga eta Ubiqa Cannesen daude egunotan euren produktuak aurkezten. EITBko ordezkaritza bat ere joan da azokara. Riviera pabiloian stand propioa dute Basque Audiovisual markarekin joan diren enpresak.
Pausokak Fiesta! formatu berritzailea eraman du Cannesera. Road-reality generoan kokatu dute saioa. «Protagonistak atzerriko lau pertsona izango dira. Espainiako herrietako festak ezagutuko dituzte, eta jairik onena zein den erabaki beharko dute», azaldu du Pausokak. Probako programa bat grabatua dute jada. El impostor lehiaketa ere eraman du Cannesera Pausokak: dagoeneko sei herrialdetan eman den saioa.
Ubiqa ekoizpen etxeak komunikazio sozialeko proiektu bat jarri du martxan: Identibuzz. Bilboko San Frantzisko eta Lisboako Mouraria auzoetako biztanleak elkartu dituzte euren errealitatearen berri eman dezaten. Tailerrak egin dituzte eta bizilagunak bideo parte hartzaileak egiten jarri.
11.500 parte hartzaile
Antolatzaileen arabera, aurtengo MIPTV azokan 100 herrialdetako 11.500 parte hartzaile bildu dira. Azokak sei arlo landu eta aztertuko ditu: nazioartean egitasmo mota hauek bultzatzera bideratutako koprodukzio bati buruzko bilera bat egingo dute; 2012ko telebistako proiektu nagusien aurkezpena; marka handien jarduera eta telebistarekin duten elkarreragina; urteko markaren sari banaketa; plataforma eta euskarri digital berrien bidez produktuei diru etekina ateratzeko gaitasuna; animazioa; eta 3Dko telebista.
Komunikazioa
10 euskal ekoizpen etxe Cannesko MIPTV azokan dira egunotan
Pausokak 'Fiesta!' formatu berria eraman du, eta Ubiqak, 'Identibuzz' dokumentala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu