Aki Kaurismakiren film batetik atera direla eman zezakeen, baina The Jancee Pornick Casino taldeak bere kondaira propioa du. Horren arabera, gitarra jotzaile estatubatuar batek bi errusiar «ero» topatu zituen Alemanian. Hirukotea osatu, eta 1999. urtetik Europan barrena dabiltza kontzertuak ematen, euren furgonetan bizitzen. Hala bazen edo ez bazen, Donostian erakutsiko dute gaur euren balalaika-rock bitxia.
Rockabillya, surfa, 1960ko garage musika eta vodka: osagai horiek jartzen dituzte koktelontzian. Bostehun bat kontzertu eta lau disko dira urte horien emaitza, eta zuzenekoetan birtuosismoa erakusten dute, baina euren buruari barre egiteko ahalmenarekin umoreztatua.
Jancee Warnick arduratzen da gitarra eta ahotsaz; Vladimir Martensen musikariak balalaika itxurako baxua jotzen du; eta Stanislav Torbotrousek bateria astintzen du. Musikaz gain, euren emanaldiek badute antzerki puntua.
Besteak beste, Rimski-Korsakoven Sablearen dantza jotzen dute, AC/DCren kanta baten bertsioa balitz bezala, baina orkestra sinfoniko orok nahu luketen teknika perfektuarekin.
Besteak beste, Dick Dale, Royal Crown, Restless eta The Klingonzekin jo izan dute.
THE JANCEEPORNICK CASINO
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Non. Bukowski klubean (Egia, Donostia).
11 urte furgonetan bizitzen
The Jancee Pornick Casino hirukoteak AEBen eta Errusiaren arteko balalaika-rocka joko du Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu