Geologia

150 amonite Mutrikuko Nautilus ikerketa eta didaktika gela berrian

Geoparkeak amonite bilduma handia eskuratu du, eta Mutrikun ireki berri duen ikerketa eta didaktika gelan bildu ditu. Omenaldia egin diete gaur haiek biltzen ibili diren Jesus Narvaez eta Esperanza Azkarragari

Amoniteak Nautilus gelan, Mutrikun. ANDONI CANELLADA / FOKU
ane insausti barandiaran
2021eko maiatzaren 12a
16:17
Entzun

Jesus Narvaez eta Esperanza Azkarraga bildumagileak omendu dituzte gaur Mutrikun (Gipuzkoa), bertako hondartzetako labarretatik amoniteak ateratzen egindako lanagatik. Nautilus izeneko didaktika gela inauguratu dute, eta han gordeko dituzte senar-emazteek azken 45 urteetan ateratako fosil erraldoiak.

Munduko amonite bildumarik handienetariko bat da geoparkearen esku utzi dutena. Didaktika gela ondare paleontologikoa kontserbatu eta balioesteko erabiliko dute orain, eta baita ezagutzaren transmisiorako ere. Esaterako, Mutrikuko Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak bertan izan dira gaur, didaktika gela bisitatzen eta prestatutako jarduerak egiten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.