Donostian 1813an izan ziren gertakariak oroitzeko, hainbat ekimen prestatzen ari dira hirian. Donostiako Udal Gobernuak atzo eman zion Batzorde Ez Iraunkorrari ekitaldien inguruko informazioa, eta berehala martxan jarri beharrekoak babesteko adostasuna lortu du. Hala, batzordean dauden talde politiko guztiek gertakarien inguruko bi dokumental egiteko laguntza ematea adostu dute, baita Urgulleko Historiaren Etxea museoan erakusketa iraunkor bat egiteko ere.
Horretaz gain, datorren urteko danborradarako, Raimundo Sarriegi konpositorearen pieza bat berreskuratzeko ahalegina egingo dute, haurrek eta helduek jo dezaten. Danborrada egunekoa izango da, hain zuzen, 2013ko lehenengo jarduera garrantzitsua.
1813ko gertaerak oroituko dituzte San Sebastian eguneko danborradan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu